martes, 17 de noviembre de 2009

Munduko haur eta gazteen %20k buruko osasun arazoak dituzte
Buruko osasunaren munduko erakundeak 24 urtez beherakoen behar eta ezinak gizarteratzeko txostena argitaratu du, nazioarteko egunaren karietara


Aurtengo Buruko Osasunaren Nazioarteko egunak iazkoaren helburu bera izango du: buruko osasun arazoak dituzten gazte eta nerabeen ezinak eta beharrak gizarteratzea. Gaurko egunaren karietara, Buruko Osasunaren Nazioarteko Erakundeak txosten bat kaleratu du. Idatzi horren arabera, munduan haur eta nerabeen %20k buruko osasun arazoak dituzte, eta horietatik %3k tratamendua behar izaten dute. Horren harira zera dio: norbere buruaz beste egitea eta drogen neurriz kanpoko kontsumoa ohiko arazo bihurtu direla gazte eta nerabeen artean.
Munduan, haur eta nerabeek buruko osasunaren inguruko «behar handiak» dituztela dio txostenak. Suizidioa, esaterako, behar horien ondorioetako bat dela dio idatziak (nerabeen heriotza gehien eragiten duten arrazoien zerrendan hiruga-rren lekua hartzen du suizidioak).

http://www.gipuzkoagazteria.net/admingazteria/berriak/salud%20mental%20en%20los%20jovenes.htm