miércoles, 20 de enero de 2010


Hemen ikusten dugu zein urteetan agertzen dira normalean haur autisten sintomak.
IRUDI HONEN HELBURUA DA AZALTZEA ZEIN EN GENETIKA IZATEN DUEN PAPERA GAIXOTASUNEMENTALEI BEGIRA.
ZENTZUA ETA ESANGURA

Lanerako motibaziorik garrantzizkoena, eskoletan eta bizitzan, lanak berak ematen
duen plazerra da, beraren emaitzek damaiguten atsegina eta emaitza horiek
gizarterako duten balioaren ziurtasuna. Ene ustez, irakaskuntzaren betebeharrik
garrantzizkoena, gaztearengan indar psikologiko horiek iratzartzea eta indartzea
da.(...) Lehenik eta behin, irakasleak berak era horretako eskoletan formatu behar
dira. Bigarrenik askatasun zabala izan behar du irakasleak, bere irakasmateriala eta
metodo pedagogikoak aukeratzerako orduan. Zeren eta irakaslearen lanaren kasuan
ere, lanaren antolakuntzaren plazerra itorik gera bait daiteke kanpo-indar eta
presioen kausaz
(Albert Einstein)∗
Horregatik lankidetza: zuek, irakaslegaiak, beste era bateko metodologia barnetik ezagutu dezazuen,
etorkizunean erabili dezakezuen metodologia baita. Ikasteaz gain, irakasleak zein ikasleak gustura
egotea ahalbideratzen duelako, ikaskuntza atseginagoa bihurtzen duelako, ikasteko zailtasunei aurre
egiteko oso baliagarria delako...
Horregatik, mintzairaren beste praktika batzuk antolatzea, hitzez gozatuz ikas dezagun, honela,
haurrei ere hitzez gozatzen irakatsiko diezuelakoan alfabetatze prozesua errotik erraztuz.
Horregatik, ikasteko zailtasunak dituen ikasleen ezaugarriak eta egoerak ulertu beharra: zailtasunen
iturriak ezagutuz soilik lagundu diezaiekegu oztopoak gainditzen eta ikastearen plazerra
berreskuratzen.
Horregatik lan proposamen hau: iazko esperientzia hobetzeko eta ikaskuntza esanguratsua
bultzatzeko asmotan prestatu dugulako. Zuen interesetatik abiatuko zarete horrek bakarrik pizten
baititu ikasteko benetako gogoa eta gozamena.
∗ Jose Ramon Etxebarria (1990): Albert Einstein. Gaiak argitaletxea. Donostia.
http://www.irakasleen-ue-bilbao.ehu.es/p230-content/eu/contenidos/informacion/magisbilbo_programas/eu_programa/adjuntos/H.H.2_hezkuntza_bereziaren_oinarri_psikologikoak.pdf
Testu honen bitartez autistek izaten duten arazorik larriena azaltzen dute: komunikazioa




KOMUNIKAZIOA: LEHEN AGERPENAK

Sarritan, Haur-Hezkuntzako irakasleek ulermen-arazoak dituen ikasleren bat
izaten dute tartean, hau da, gainerakoek bera ulertzeko eta berak gainerakoen
esanak ulertzeko arazoak dituen haurren bat. Horra nola definitzen diren gehienetan
halako egoerak: "mutiko honek komunikazio-arazoak ditu” edo "neskato honek
lengoaia-arazoa dauka”.
Egoera jakin bat azaldu, definitu edo deskribatu nahi izaten duten esaldi
orokor horien azpian hitzezko agerpen hutsari lotuta ez dauden hainbeste egoera
izkutatzen dira. Hezkuntzako profesionalek “lengoaia-arazoak” deitzen diote
Komunikazioarekin zerikusia duen hainbat arazori.
Dena dela, profesional horiek ikasleari zer gertatzen zaion zehatzago
deskribatuz gero, ustez lengoaia-arazoa den horren atzetik askoz ere problematika
handiagoa dagoela ikusten dute. Problematika horrek KOMUNIKAZIOAREN alderdi
orokorragoekin du zerikusia. Hitzezko lengoaia arazo horien agerpenetako bat
besterik ez da, nahiz eta nabarmenena eta azalekoena izan.
Komunikazioaren esparru zabalago hori nahi dugu, bada, azpimarratu,
hitzezko lengoaiaren arazo askoren sorburua beste defizit batzuek edo hitzezkoak ez
diren komunikazioaren bestelako alderdien garapenik eza direlako.
Zergatik interesatzen zaigu Komunikazioaren esparruan sakontzea?
Komunikazioa egintza bat da, eta egintza horren bidez beste pertsona batzuei
mezuak bidaltzen zaizkie. Gehienetan hitzezko lengoaia erabiltzen bada ere, ez da
inondik inora erabil daitekeen bakarra. Adibidez, objektu bat seinalatuz norbaitek
objektuari begiratzea lor dezakegu, haurtxo batek besoaz altxatuz har dezatela “eska
“ dezake, begiradaren bidez poztasun-sentimenduak adieraz daitezke etab.
Komunikazioak, edonola gauzatzen dela ere, ematen digu gizaki garen aldetik
geure burua hezitzeko aukera. Garapen horren baitan, emozio, harreman edo
gizarte-mailako alderdiak ezezik alderdi intelektualak ere sartzen dira. Hitz batean,
komunikazioak ematen digu ikasteko eta pentsaera eta gaitasun sinbolikoa
garatzeko bidea.
Beraz, gure iritziz, komunikatzea ez da hitz egitea bakarrik: hitz egin daiteke
ezer ez komunikatu gabe. Gainera, haurrek hitzezko lengoaia-arazoak dituztenean
espresio edo keinu bidezko bestelako komunikazio-erak bilatzen dituzte besteek uler
ditzaten. Bestalde, gure ingurune fisiko eta sozialak ere hitzezkoak ez diren
hainbeste eta hainbeste aukera eskaintzen dizkigu komunikazioa garatzeko.
Komunikazioa ezinbestekoa da gizarteratzeko, behar-beharrezkoa baita
gainerakoekin, ingurune fisikoarekin eta gauzekin bizitzeko eta harremanak izateko.
Haur autistei edo garapenaren nahaste sakonak dituztenei dagokienez,
berehala antzematen da arazo nagusia ez datzala hitzezko adierazpen hutsean.
Honakoa da irakasleentzat benetan kezkagarria: izugarri zaila dela haur horiekin
komunikatzea, zer esan nahi zaien ulertaraztea, haur autistek defizit handiak
baitituzte komunikazio-trebetasunetan.

http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r33-2288/es/contenidos/informacion/dif7/es_2082/adjuntos/libros/%286%29%20Autismo/EUSKERA/2EUSK.pdf

Tutoriala

Yaiza Castillero,Maialen Garcia eta ni egin dugu tutorial hau,gure helburua da azaltzea nola sartzen den blog batena youtubeko bideo bat.
drogen poer pointa
Yaiza Castillero , Maialen Garcia eta Ni egin dugun power pointa ,drogei buruzkoa:


View more presentations from jaitzatxo.

Power Point Slideshare

P.Point Autismo
View more presentations from David Parra.

Slidesharetik aurkitutako Power point honekin informazio ugari ezagutzeko aukear izango dugu, lan egiten ari garen gaiaren inguruan.
Gai honen inguruan lan egiten duen emakume honen medioz informazio oso erabilgarria ezagutuko dugu:

Autismoa ezagutzen


Power Point honen bitartez modu erraz batean zer den eta zeintzuk diren autismoaren sintomak azaltzen dira.