Testu honen bitartez autistek izaten duten arazorik larriena azaltzen dute: komunikazioa
KOMUNIKAZIOA: LEHEN AGERPENAK
Sarritan, Haur-Hezkuntzako irakasleek ulermen-arazoak dituen ikasleren bat
izaten dute tartean, hau da, gainerakoek bera ulertzeko eta berak gainerakoen
esanak ulertzeko arazoak dituen haurren bat. Horra nola definitzen diren gehienetan
halako egoerak: "mutiko honek komunikazio-arazoak ditu” edo "neskato honek
lengoaia-arazoa dauka”.
Egoera jakin bat azaldu, definitu edo deskribatu nahi izaten duten esaldi
orokor horien azpian hitzezko agerpen hutsari lotuta ez dauden hainbeste egoera
izkutatzen dira. Hezkuntzako profesionalek “lengoaia-arazoak” deitzen diote
Komunikazioarekin zerikusia duen hainbat arazori.
Dena dela, profesional horiek ikasleari zer gertatzen zaion zehatzago
deskribatuz gero, ustez lengoaia-arazoa den horren atzetik askoz ere problematika
handiagoa dagoela ikusten dute. Problematika horrek KOMUNIKAZIOAREN alderdi
orokorragoekin du zerikusia. Hitzezko lengoaia arazo horien agerpenetako bat
besterik ez da, nahiz eta nabarmenena eta azalekoena izan.
Komunikazioaren esparru zabalago hori nahi dugu, bada, azpimarratu,
hitzezko lengoaiaren arazo askoren sorburua beste defizit batzuek edo hitzezkoak ez
diren komunikazioaren bestelako alderdien garapenik eza direlako.
Zergatik interesatzen zaigu Komunikazioaren esparruan sakontzea?
Komunikazioa egintza bat da, eta egintza horren bidez beste pertsona batzuei
mezuak bidaltzen zaizkie. Gehienetan hitzezko lengoaia erabiltzen bada ere, ez da
inondik inora erabil daitekeen bakarra. Adibidez, objektu bat seinalatuz norbaitek
objektuari begiratzea lor dezakegu, haurtxo batek besoaz altxatuz har dezatela “eska
“ dezake, begiradaren bidez poztasun-sentimenduak adieraz daitezke etab.
Komunikazioak, edonola gauzatzen dela ere, ematen digu gizaki garen aldetik
geure burua hezitzeko aukera. Garapen horren baitan, emozio, harreman edo
gizarte-mailako alderdiak ezezik alderdi intelektualak ere sartzen dira. Hitz batean,
komunikazioak ematen digu ikasteko eta pentsaera eta gaitasun sinbolikoa
garatzeko bidea.
Beraz, gure iritziz, komunikatzea ez da hitz egitea bakarrik: hitz egin daiteke
ezer ez komunikatu gabe. Gainera, haurrek hitzezko lengoaia-arazoak dituztenean
espresio edo keinu bidezko bestelako komunikazio-erak bilatzen dituzte besteek uler
ditzaten. Bestalde, gure ingurune fisiko eta sozialak ere hitzezkoak ez diren
hainbeste eta hainbeste aukera eskaintzen dizkigu komunikazioa garatzeko.
Komunikazioa ezinbestekoa da gizarteratzeko, behar-beharrezkoa baita
gainerakoekin, ingurune fisikoarekin eta gauzekin bizitzeko eta harremanak izateko.
Haur autistei edo garapenaren nahaste sakonak dituztenei dagokienez,
berehala antzematen da arazo nagusia ez datzala hitzezko adierazpen hutsean.
Honakoa da irakasleentzat benetan kezkagarria: izugarri zaila dela haur horiekin
komunikatzea, zer esan nahi zaien ulertaraztea, haur autistek defizit handiak
baitituzte komunikazio-trebetasunetan.
http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r33-2288/es/contenidos/informacion/dif7/es_2082/adjuntos/libros/%286%29%20Autismo/EUSKERA/2EUSK.pdf
podomatic-tik hartutako abestiak
Hace 14 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario