ZENTZUA ETA ESANGURA
Lanerako motibaziorik garrantzizkoena, eskoletan eta bizitzan, lanak berak ematen
duen plazerra da, beraren emaitzek damaiguten atsegina eta emaitza horiek
gizarterako duten balioaren ziurtasuna. Ene ustez, irakaskuntzaren betebeharrik
garrantzizkoena, gaztearengan indar psikologiko horiek iratzartzea eta indartzea
da.(...) Lehenik eta behin, irakasleak berak era horretako eskoletan formatu behar
dira. Bigarrenik askatasun zabala izan behar du irakasleak, bere irakasmateriala eta
metodo pedagogikoak aukeratzerako orduan. Zeren eta irakaslearen lanaren kasuan
ere, lanaren antolakuntzaren plazerra itorik gera bait daiteke kanpo-indar eta
presioen kausaz
(Albert Einstein)∗
Horregatik lankidetza: zuek, irakaslegaiak, beste era bateko metodologia barnetik ezagutu dezazuen,
etorkizunean erabili dezakezuen metodologia baita. Ikasteaz gain, irakasleak zein ikasleak gustura
egotea ahalbideratzen duelako, ikaskuntza atseginagoa bihurtzen duelako, ikasteko zailtasunei aurre
egiteko oso baliagarria delako...
Horregatik, mintzairaren beste praktika batzuk antolatzea, hitzez gozatuz ikas dezagun, honela,
haurrei ere hitzez gozatzen irakatsiko diezuelakoan alfabetatze prozesua errotik erraztuz.
Horregatik, ikasteko zailtasunak dituen ikasleen ezaugarriak eta egoerak ulertu beharra: zailtasunen
iturriak ezagutuz soilik lagundu diezaiekegu oztopoak gainditzen eta ikastearen plazerra
berreskuratzen.
Horregatik lan proposamen hau: iazko esperientzia hobetzeko eta ikaskuntza esanguratsua
bultzatzeko asmotan prestatu dugulako. Zuen interesetatik abiatuko zarete horrek bakarrik pizten
baititu ikasteko benetako gogoa eta gozamena.
∗ Jose Ramon Etxebarria (1990): Albert Einstein. Gaiak argitaletxea. Donostia.
http://www.irakasleen-ue-bilbao.ehu.es/p230-content/eu/contenidos/informacion/magisbilbo_programas/eu_programa/adjuntos/H.H.2_hezkuntza_bereziaren_oinarri_psikologikoak.pdf
podomatic-tik hartutako abestiak
Hace 14 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario